Passer au contenu

Laborantxa gaur eta bihar : mahain ingurua

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Urtarrileko laborarien mobilizazioen ondotik, Euskal Magazinean nahi izan dugu laborantxaren gaia aipatu : gai zabal bezain ainitza izanik, 4 laborari gomitatu ditugu, Iban Pebet (FDSEA64), Julen Perez (ELB), Beñat Molimos (EHLG) eta Untzalu Salterain (EHNE Bizkaia)

Laborantxaz mintzatu gara Iban Pebet (behi eta ardi hazlea Duzunaritzen, FDSEA64, Beñat Molimos (behi eta ardi hazlea Bunuzen, EHLGren ko-lehendakaria) eta Jule
Laborantxaz mintzatu gara Iban Pebet (behi eta ardi hazlea Duzunaritzen, FDSEA64, Beñat Molimos (behi eta ardi hazlea Bunuzen, EHLGren ko-lehendakaria) eta Jule © Radio France - Xexili Foix

Laborantxa mundua kexu da.
Azken urte hauetan, gastuen partea ainitz emendatu da (gazoila, ura, elektrizitatea, abereendako lasto eta janaria...) eta prezioak gutti goititu dira, edo batere.

Laborarien mugimendu azkar bat

FNSEA eta JA Laborari gazteek alarma piztu zuten joan den udazkenean, herrietako sartzeetan diren panoak buruz behera emanez, protesta gisa, esplikatuz "buruaren gainean ibiltzen garela".
Urtarrilaren 18an, Okzitaniako FNSEA eta JA laborariek A 64 autopista blokatu dute, eta hortik, mugimendua Frantzia osorat zabaldu da.
Baionan, A 63 autopistako zubi estrategikoa blokatu dute, eta berehala, etiketarik gabeko laborariak mugimenduan sartu dira.
Egun batzuen buruan, ELB Euskal Laborarien Batasunak erabaki du protestan parte hartzea, lansari duinak galdegiteko.

10 egunez, hainbat blokatze, supermerkatu okupatzeen ondotik, Frantziako gobernuak erabaki du aldarrikapen bati erantzutea, gazoilaren tasak ez emendatzea segurtatuz.
Beste aldarrikapenak ere badira (administrazioa arintzea, produktu kimikoen erabilpena onartzea aterabide alternatiboa marxtan eman eta lagundua izan artean, konkurrentzia ez leiala mugatzea....), batzuek guztekin bat egiten dute, eta  laborantxa herrikoi eta iraunkorrean ari direnek idei orokorrarekin ados dira, bainan ez guztiekin (produktu kimikoak erabiltzea adibidez).

Laborariak, denen elikaduraren ekoizleak

Laboraririk gabe, janaririk ez !
Europa mailako laborantxa politika orokorrak norma batzu finkatzen ditu, eremuan diren herri guztientzat.
Bestalde, herri bakoitzak norma hoiek azkartzen ahal ditu, Frantziaren kasua da. Bainan merkataritza idekiarengatik, beste herrietan norma eta prezio apalagoekin ekoitzi diren produktuak frantses estatuan nasaiki sartzen dira, eta supermerkatuetan merkeago saltzen dira : sindikatek sistema hau hemengo laborarientzat kaltegarria dela diote, eta eroslearendako ere, kalitate maila txarragoa baita.

Laborantxa sistema ber antolatu

Mundu mailan antolatu den espekulazio sistemarekin bukatu behar dela diote laborariek : adibidez, axurien kasuan, hemengoak nekez saltzen dira, eta saltzen dira Italian edo  Espainian. Bainan mementu berean, supermerkatuetan, Zelandia Berriatik etorri axuriak atxemaiten dira... 
Zerbait aldatu beharko da, espekulazioa gelditzeko.

Laborariek problema konkretuak ezagutzen dituzte : erregaia eta abereendako janariaren prezioa igotzen dira, beti zorrotzagoak diren normak segurtatzeko inbeztizamenduak egin behar dira, klima aldaketaren gora beherak jasan behar dira (hotz / bero, euri / idorte, haize, harria...), etxaldeen transmisioa.... Gai guzti hoientzat (eta besteentzat ere), gogoeta sakona beharko da, mundu mailan, laborantxa egoera larrian baita munduko toki ainitzetan, eta laborarien haserrea denetan piztu baita (Alemania, Herri Beherak, Frantzia, Italia, Espainia, Errumania, Maroko, India....).

Kontsumitzaile eta erosleen hautuak

Orohar, Frantzia mailako mobilizazioetan, herritarrek aho batez laborariak sustengatu dituzte, erranez ulertzen dutela lan zama dutela, eta araberako lansaria merezi dutela.

Euskal Herrian, azken urte hauetan, laborari ainitzek transfrmazioaren hautua egin dute, eta salmenta zuzenarena : ekoizle saltegiak tokiz toki ideki dira, etxaldeetan eros daitezke, baita merkatuetan ere.

Nahiz eta kontsumitzaileen erosteko ahalak ttipitu diren (gastuak emendatu baitira - elektrizitate, gasa, gazoila... eta behar berriak dituztela, telefono, internet...) tokiko eta sasoineko mozkinei lehentasuna emaitea, ahal delarik, galdegiten zaie, eta Frantzian ekoitziak izan diren produktuak hautatzea.

Otsailaren 24etik Martxoaren 3a arte, Pariseko Laborantxa Saloina ospatuko da, hitzordu nagusia laborarientzat, produktu hoberenak eta kabala ederrenak konkurtsoetan presentatzen baitituzte, eta publikoarekin mintzatzeko parada emaiten baitzaie, erakusteko nola lan egiten duten.

Épisodes

Tous les épisodes

Les plus écoutés de France Bleu Pays Basque

1
2
3

undefined